Aurkezpena

Tresna honetan (http://enpresagida.eus) OARSOALDEAko, DEBEGESAko eta GOIEKIko enpresak (industria, merkataritza eta zerbitzuak) eta eskualdeko industrialdea/zerbitzu eraikinetan/saltoki-guneetan/hirigune desberdinetan beraien kokapena aurkitu dezakezu.

GEISa ikuspuntu bikoitzarekin prestatu da:

  1. Oarsoaldeako, Debabarrenako eta Goierriko enpresen (industria, saltokiak eta zerbitzuak) aurkezpen erakustoki gisa.
  2. Ordezkatuta zein geografikoki bertan kokatua dauden enpresen publizitate plataforma edo aurkezpen merkatari-tekniko gisa.

Ezaugarri batzuk:

  • Eskualdeko edo zonaldeko Enpresa-ehunaren erakustoki bat osatzen dute eta bertako enpresen aurkezpen birtual bat egiten dute barnean duen bilaketa eta aurkezpen sistema aurreratu baten bitartez. eta enpresa bakoitza bere leku zehatzean kokatzen du mapan.
  • Enpresa hauen jardueraren eta eskaintzen duten produktuen informazioa ematen du.
  • Sarean eguneratutako telefonoa, helbide elektronikoa, web orria, helbidea… eskaintzen duen gida bat da.
  • Enpresen zerrendak lortzea ahalbideratzen du, mailingak, dei zerrendak edo bestelakoak egiteko hautatze eta sailkapen egokienekin.

Tresna birtual hau etengabean eguneratua edukitzeko zure laguntza beharrezkoa zaigu. Horri esker  ahalik eta eguneratuen edukiko dugu.

Zure datuak eguneratzeko:

http://www.enpresagida.eus helbidean sartu, zure enpresa bilatzeko aukera erabili eta sakatu "Zuzenketa proposamena egin" botoia. Zure enpresako informazioa aldatu edo handitu nahi baduzu, hemen egin dezakezu. Aldaketak Garapen Agentziara iritsiko dira non egiaztatuko dira eta geroago argitaratuko dira.

 

Alta emateko eta zalantzak argitzeko:

Zure enpresa GEISean ez bada agertzen, sakatu "Directorioan zure enpresa erantsi" botoia. Informazioa Garapen Agentziara iritsiko da, non egiaztatuko da eta geroago argitaratuko da.

Garapen Agentziarekin harremanetan jarri nahi baduzu, bidali posta elektroniko bat edo deitu :

Debegesa pymes@debegesa.eus 943 820110
Goieki goieki@goierri.org 943 160 970
Oarsoaldea enpresa@oarsoaldea.eus 943 494 129